sábado, 13 de febrero de 2010

pic de lauguillette/pic de marioules(bielsako tunela)

 ZAITASUNA: ERRAZA
ORDUTEGIA:3-4 ORDU (LASAI-LASAI EGITEN)
IRTENGUNEA:BIELSAKO TUNELAREN IPARREKO PARKINA
AMAIERA:BIELSAKO TUNELAREN IPARREKO PARKINA
MATERIALA:MENDI ESKIAK , PIOLETA ETA KRANPONAK BAZPADAERE

OHARRA:Mendi eskian hasten ari diren mendizaleendako aproposa izan daiteke( beti ere elurraren egoera kontutan hartuta)

IBILBIDE DESKRIPZIOA:                                                                                                                       
    Igoera: St lary-tik pasa ondoren, bielsako parkinera iristean, eskuin aldera ikusiko dugu hartu beharreko bidea(ezker aldean izotz eskaladeko biak daude eta hauxe izango da gure jeisteko bidea).Ibilbidea arras garbi ikus daiteke, parez pare dagoen lepora iritxi behar gara, gero ezker aldera kresta erraz bat igoaz lehen gailurra egiteko pic dela auguillette 2517m. Hemendik aurrera ere ibilbideak ez du misteriorik ,crete de portevieux zeharkatuz, izengabeko bi tontor egin ondoren gora -behera  ibiliaz pic de maroules 2586m zapalduko dugu .
   Jeitxiera: Igoerako ibildidetik egin daiteke, baina askoz hobea da kresta behera segitzea bielsako portura 2428m iritxi arte, gero malda lasai batetik zuzen zuzen parkinera iristeko. Kontuan eduki behar den gauza bakarra, ez oso eskuinera jeistea, izotz eskaladako biak bukatzen diren lekura iristen bait zara eta hor ez dago jeisterik, berriz ere atzera joan beharko zenukete bide onera bueltatzeko. Azkenik ,pixka bat adi egoten bazarete, posible da piskatxo bat ezkerrera abiatuz aken pala eder bat aprobetxatzea parkinera iritxi  baino lehen( kontuz elur gogorrarekin haseran 35-40º gradu bait ditu) ete bestela segi ibilbide normala askoz errezagoa dena.
                Bada jeisteko beste aukera eder bat: gailurretik bertatik edo bielsako lepora jeisten dauden kanalak erabil daitezke, guk, bigarren kanala erabili genuen gailurra baino beherago (zoragarria). Ez dira zailak, baina eski nibel dexente bat eduki behar da.Hasera nahiko malkarra 45º goiti-beiti eta estua, gero lasaitzen eta zabaltzen da

     
pic dela auguillette- tik parkina eta ibilaldiaren lehen zatia
pic dela auguillette, lepotik ikusia

lepoa atzean utzita, auguillette-runtz

krestaren azken metroak

lehen gailurra

auguillette-tik marioules (hirugarrena)

marioulesera iritxi baino lehenagoko azken igoera hasten

marioules ederra

gailurra

bielsako lepora jeisten eta eskiz jeitxi daitezken pare bat kanal ikus daitzke