domingo, 10 de febrero de 2013

AUZA 1308m (2013-2-9)

Egi bihurtzen diren ametsak....

Nahiz eta bere gailurra oraingoan gutxigatik ez zapaldu, beti nere oroitzapenean geldituko den egun horietako bat izan zen 2013-2-9a. 
Urteak leihoan esperuan, ea noiz arrapatuko Auza ongi elurtuta. Iritxi da eguna............. 
Izan nezakeen urtebetetze opari politena!!!! Auza eskiekin eta izugarrizko elurrarekin!!!!!!!

ZAILTASUNA: ERRAZA (Elurrak 500m -tan egon behar du eta kopuru haundian. Kontuz Iñarbegin kotxearekin, ez dago aparkalekurik eta elurrarekin bidea estua gelditzen da. Nik ezin izan nuen Otondon bordara iritxi, atzerago gelditzen den baserri baten parean utzi nuen)
ORDUTEGIA: 3,30 ORDU
IRTEERA-BUKAERA: IÑARBEGIKO AUZOA (Otondo-n borda)
MATERIALA: MENDI ESKIAK
MAPA: BAZTAN

IGOERA

Otondon bordatik(600m), bidexka segitzen da aurrera (5min). Zubi txiki baten bitartez, erreka gurutzatu eta iratze leku batera agertzen gara. Eskiak patzeko ordua . Pagadia ezker aldean utziz, malda garbi bat igoko dugu bere bukaeraraino(ekialderuntz). Bertan, borda txiki baten aztarna batzuk ikusiko ditugu. Bordaren ondotik pasa eta poliki-poliki, ezker aldera(iparraldera) joko dugu zuhaitz artean..Berehala Istauz1025m eta Antxola 1120m mendiak topatuko ditugu beraien arteko kresta eta mugarriekin. Egin beharreko bakarra, Antxola mendiaren magaletik igaro eta  Lezetako lepora1080m iritxi izango da . Lepotik , malda baten bitartez, gailurra zapalduko dugu denbora gutxian.


JEITXIERA

Igoerako ibilbide berdina

Erabili nuen track-a (Wikiloc, auza desde Iñarbegi). Perfektua. Bakarra, track-aren egileak baino pixket aurrerago eraman  daitekeela kotxea...


Otondo-n borda, ibilbidearen hasera

Kotxetik 10 minututara ,eskiak patu ditzazket

Lehen maldak

Ibilbide ikusgarria

Pagadi eder baten ondo ondotik egiten dira lehen 300m -ak. %100 eskiagarria.

Atzera begirada

Noiz bait ere, borda bat izan zenaren arrastoak



Borda atzean uzten...

zuhaaitzak, izugarri politak


%100 eskiagarria


Istauz 1025m magala ,atzeko aldean agertzen


Antxola 1120m tara doan magala (ezker aldera)

Istauz 1025m eta  ezker aldera segitu behar ditudan mugarriak

Atzera begirada

Atzera begirada

Basagar 690m lepoa

Lezetako lepoa1080m, hemendik aurrera... laiño laiño


jejeje, ez zen jaus ikusten eta 1150m ingurura iritxi naiz, fokak kendu eta buelta

Elur ikusgarria etxetik 15 minututara


Mugarriek, bueltako ibilbidea erakusten didate

A ze basoa!!!!!!!!


Azkeneko palara iristen...

Azken birak


Pista hartu eta kotxera... 5 min




No hay comentarios:

Publicar un comentario