jueves, 5 de febrero de 2015

ALKURRUNTZ 934m
EKIALDEKO AURPEGIA

Gaur 2015 eko Otasailak 5, ametsak egi biurtzen diren egun horietako bat izan da. Ez nuen sekula pentsatuko nere Baztango mendi kuttunetako bat eskiz jeitxi ahal izango nuenik Alkurruntz mendia. Inguruko Saioa, Auza , Abartan...alde batera utzi eta ametsa betetzera abiatu naiz.
Ez dakit arrazoia zein den, baina horrelako ikusmira diot mendi honi. Nere seme alabek igo zuten lehenengo mendia izan zen ere bai. Harritsua, erraza, motza, ikuspegi paregabeekin... horrenbeste arrazoi baditut nere kuttunetakotan gordetzeko.
Dituen harri guztiak tapatzeko elur dezente behar duen mendia da, baina behin tapatuak... izugarri eskiada polita duena!!!!! Badu jeitxiera polita ere Zuretako lepo aldera ere bai, gainera askoz ere harri gutxiago ditu, baina Ekialdeko aurpegiko jeitxiera....!!!!!! Nere Ametsa!!!! 
Mendi tontorrean eskiak jeitxiera modua jarri eta metro batzuk igoerako bidetik jeitxi ondoren, bete betean Ekialdeko aurpegian sartu naiz. Behin korridore txiki estu batean bistan gelditzen ziren harri batzuk pasa-salto egin ondoren, pistaraino zuzen-zuzen jeitxi ahal izan dut arazorik gabe.Elur hautsa eta izotzguneak harrapatu ditut baina erraz ikusten zen non zegoen izotza, beraz izotzgune horiek ekidin ta primerako jeitxiera. Beti nere buruan geldituko den jeitxiera eta berriz ere errepikatzeko irrikitan nagoena!!!!! 

Eginiko ibilbidea

Otsondoko gainetik Orabidea aldera doan errepidean kotxea utzita, Alkurruntz parez pare

Jarraitu beharreko norabidea ematen duen kartela

Gorramendi eta Gorramakil hurrunean

Artzubietako Menhir-a


Eskuin aldetik inguratuko dut Alkurruntz PR -a segituz, Zuretako lepo aldera

Zuretako lepoa eta bertako kartelak

Jada Alkurruntz pasa dut , beraz orain ezker aldera joko dut galbiderik gabe tontorreraino

Atzera begirada

Azken maladatxoa igo ondoren, 3 minututan tontorrean

Lau frants "raketero" gurutzatuko ditut azken metro hauetan

Zerua argitzen zait tontorretik gertu

Tontorreko argazkia

Aizkoz 845m. Eskiada polita duen beste mendi bat (harri askoz ere gutxiagokin)

Ikusten diren 3 tontortxoetatik, erdiko eta ezkerreko aldekoaren tartetik nator

Jada pistara heltzen naizenean, ikuspegiaz gozatzea!!!!!




Pistara jeisteko azken malda

PAREGABEA BAZTAN!!!!!!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario